Bibiane Schulzek alta jaso du

Bibiane Schulzek alta jaso du

Erdiko defentsa zuri-gorria berriz lehiatzeko prest dago, iazko irailean belaunean lesio larria izan ondoren

Bibiane Schulze Athletic Clubeko defentsa zelaietara itzul daiteke Klubeko Zerbitzu Medikoen senda-agiria jaso ondoren. Ezker erdiko atzelariak belaunean min hartu zuen iazko irailaren 21ean egindako entrenamendu batean. Hilabete geroago, urriaren 21ean, ebakuntza-gelatik igaro zen eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura konpontzeko. Une horretatik aurrera, bakarkako lan luze bati ekin zion, ahalik eta ondoen berreskuratzeko.

"Bibi", denboraldiaurre honetan lankideekin batera lan-karga metatuz joan dena, Javi Lerga entrenatzailearen esanetara dago asteburu honetatik. Taldeak EH Kopako finalerdia jokatuko du bihar Amurrioko Basarte zelaian (19:00etan) SD Eibarren aurka.