
Aresok, Robert Navarrok eta Regok lehoi gisa debuta egin dute
Aresok, Robert Navarrok eta Regok lehoi gisa debuta egin dute
Eskuin hegaleko atzelaria, puntaerdia eta erdilaria dira denboraldi honetan Ernesto Valverderen aginduetara estreinatu diren lehen jokalariak
Athletic Clubek Sevilla FC 3-2 mendean hartzeaz gain, 2025/26 denboraldiaren hasieran hiru lehoi berriren debutak gertatu ziren: Jesus Aresok, Robert Navarrok eta Alejandro Regok bere lehen minutuak jokatu zituzten elastiko zuri-gorriarekin partida ofizial batean.
Cascanteko eskuin hegaleko atzelaria lau urtez egon zen Lezaman eta CA Osasunatik itzuli da. Aresok 83 minutu jokatu zituen eta oso jokalari zorrotza zela erakutsi zuen.
Robert Navarrok, berriz, amestutako estreinaldia izan zuen. RCD Mallorcatik iritsi den erdilariak 66. minutuan sartu zen berdegunera eta gol erabakigarria sartu zuen: "Sentsazio hau laster errepikatzea espero dut. Oilo-ipurdia jartzen zaizu San Mamesen jokatzean. Bisitari gisa hona etorri naizenean nabaritzen da nola estutzen duen, eta orain, nire etxea izanik, ikusgarria eta ahaztezina izan da".
Azkenik, Regok, kadete mailatik Lezaman izan denak, harrobiko jokalari guztien ametsa bete ahal izan zuen. Ernesto Valverderen aginduetara denboraldiaurrea osatu ondoren zazpi minutu gehi luzapena lehiatzeko aukera izan zuen. "Oso pozik nago. Kanpotik ari nintzen taldea animatzen, eta sartzeko esan didatenean oso hunkituta eta gogotsu sentitu naiz. Txikitatik nago hemen eta San Mamesen garaipenarekin debuta egitea sentsazio ikaragarria izan da niretzat".
Erlazionatutako jokalariak



Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

