
Lehen taldea |
Athletic Club - CA Osasuna, irailaren 4an Euskal Herria Txapelan
Athletic Club - CA Osasuna, irailaren 4an Euskal Herria Txapelan
Partida Lasesarren jokatuko da eta bazkide zuri-gorrientzako %50eko deskontua egongo da sarreretan
IX. Euskal Herria Txapelaren finalak, iazko Ligako derbietan puntu gehien batu zituzten bi euskal taldeak elkartzen dituenak, badu data. Athletic Clubek eta CA Osasunak irailaren 4an neurtuko dituzte indarrak, ostegunez, 20:30ean, Lasesarren.
Iazko finala eta eszenatokia errepikatu dira, non lehoiek 2-1 irabazi zuten Alvaro Djaló eta Iñaki Williamsen golekin. Bi klubetako bazkideek eta baita Barakaldo CFkoek ere, % 50eko deskontua izango dute sarreren prezioan. Hauen prezioa 10 euro (14 urtetik beherakoentzat), 20 euro eta 25 euro bitartean egongo da.