
Club Athletic: Deportivo Alaves eta Girona FC taldeen aurkako partidetarako sarrerak lortu
Club Athletic: Deportivo Alaves eta Girona FC taldeen aurkako partidetarako sarrerak lortu
Abuztuko galderak San Mamesen irailean jokatuko diren LaLiga-ko neurketetara joateko sarrera bikoitzak ditu sari gisa
Hilero bezala, Club Athleticek bere jarraitzaileei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bat egiten zaien.
Abuztuko galdera hau da: ZEIN AUKARI INGELESEN AURKA JOKATUKO DU HISTORIAN AURRENEKOZ GIZONEZKOEN LEHEN TALDEA, DENBORALDIAURREAN?
Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!
Uztaileko lehiaketan,"Zein talderen aurka irabazi zuen Athletic Clubek Europako kanporaketa bat txanpon bat airera botatzen?" galderan parte hartu duten 2.034 jarraitzaileetatik 1.571k erantzuna asmatu dute. Kide honen zenbaki hau izan da sariduna:
- 25.964. Bigarren ekipazio berria.
Zorionak denoi!
Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!