Begoñako Amatxuri bisita

Begoñako Amatxuri bisita

Athletic Clubeko lehen taldeek, Zuzendaritza-Batzordearekin batera, Begoñako basilikara bisita egin dute denboraldiaren hasieran

Athletic Clubeko lehen taldeen ordezkaritza zabal batek, Genuine barne, Jon Uriarte presidentearekin, Jose Angel Iribarrekin eta Zuzendaritza-Batzordeko ordezkaritza batekin, Begoñako Ama Birjinari, Bizkaiko zaindariari, egin du. 1930etik egiten den ekitaldia da, eta beti biltzen ditu basilikaren inguruan athleticzale ugari.

Ohi bezala, presidenteak, hitzaldi labur batean, esker oneko hitzak izan ditu sentimendu zuri-gorria eta Athletic Cluben balioak utzi zizkiguten pertsonekiko: bazkideak, futbolariak, zuzendaritzako kideak eta, oro har, athleticzaleak.

Harrera Bilboko Udalari, Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Fundazioko enpresei

Halaber, astean zehar, harrera instituzionalak egin zaizkie Ibaiganen Bilboko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariei.

Bestalde, Athletic Club Fundazioak bere enpresa laguntzaileen ehun ordezkari inguru hartu ditu.

Bazkideei harrera Ibaiganen

Gainera, 30 bazkide inguruk Ibaiganeko jauregia ezagutzeko eta Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin eta Zuzendaritza-Batzordeko ordezkariekin iritziak trukatzeko aukera izan dute.