Bazkideentzako aurrez aurreko laguntza kredentzial digitalak aldatzeko

Bazkideentzako aurrez aurreko laguntza kredentzial digitalak aldatzeko

Abuztuaren 23an eta 28an San Mameseko 22. atean zerbitzu berezia eskainiko da bazkideen zalantzak aurrez aurre argitzeko

Kredentzial digitalak aldatzeko prozesua dela eta (PINaren ordez gutxienez 8 karaktereko pasahitza jartzea), Athletic Clubek laguntza-bulego presentzial bat jarriko du unean-unean aldaketa hori egiteko zailtasunak dituztenentzat. Gakoen aldaketa hau ezinbestekoa da edozein izapide digital egiteko.

Behin behineko laguntza bulego hori San Mameseko 22. atean egongo da, egun eta ordutegi hauetan:

  • Abuztuak 23, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
  • Abuztuaren 28an, osteguna, 17:30etik 20:00etara.

Horrez gain, ohiko harreman-bitartekoek aktibo jarraitzen dute.