"Nabaritzen da zeinen harro gauden Athleticen jokatzeaz eta nola sinisten dugun proiektuan"

"Nabaritzen da zeinen harro gauden Athleticen jokatzeaz eta nola sinisten dugun proiektuan"

Jauregizarren ustez, du "mundu mailako jokalariez osatutako talde bikaina" daukate "oso polita eta zorrotza" izango den denboraldiari aurre egiteko

Mikel Jauregizarrek komunikabideen galderak erantzun ditu LaLiga irabazten hasi ostean: "Denboraldiaurrea ez da hain ona izan, baina partida horiek prestatzeko ere balio izan dutela uste dut. Lehiaketa ondo hasi dugula ikusi da eta denok oso pozik gaude. Garaipen honek asko esan nahi du, eta konfiantza, indarra eta energia ematen digu orain Rayoren aurka beste baten bila joateko. Hiru puntuak batzen saiatuko gara berriro. Oso arerio gogorra da, eta ederto jokatzen du. Europako txapelketan badago, zerbaitegatik da, eta gauzak oso zail jarriko dizkigu, iaz bezala".

Bermeoko erdilaria pozik dago maila guztietan Athletic Cluben: "Ondo gaude, ilusio eta gogo handiarekin. Oso denboraldi polita eta zorrotza izango da. Ezin dut gehiago eskatu. 2031ra arte berritu dut nire bizitzako klubarekin eta Oscar de Marcosek 18. dortsala pasatu zidan. Oso berezia da, niretzat erreferente bat izan delako eta lehenago Gurpegi bezalako beste batek eraman zuelako. Hala zen harmailetatik eta telebistatik ikusten nuenean, eta are gehiago berarekin aldagela partekatu dudanean. Esan nion pisatuko zidala, baina esan zidan nik eraman behar nuela, eta kasu egin nion. Beti bezala lan egingo dut, zelaian dena ematen saiatuko naiz. Hau da Euskal Herriko gazte guztien ametsa eta ni betetzen ari naiz. Haiengatik defendatzen ditut ezkutu eta kamiseta hau. Sinatzen ditugun kontratuekin ikusten da zein harro gauden Athleticen jokatzeaz eta sinesten duguna eta proiektu honetan daukagun ilusioa. Ea inork ez duen klub honetatik alde egin nahi inoiz. Mundu mailako jokalariez osatutako talde bikaina daukagu".

59 neurketa jokatu ditu Jauregizarrek eta zuri-gorri bezala hazten jarraitu nahi du: "Orain esperientzia gehiago daukat. Joan den denboraldian minutu asko izan nituen. Ea aurten gauzak berdin edo hobeto ateratzen diren. Oso gaztea naiz oraindik, eta hobetzeko tarte handia dut. Entrenatzaileak baloia alde batetik bestera mugitzea, ni neu izatea, baloiak lapurtzea eta taldeari jokaraztea eskatzen dit".