Athleticek Arsenalen aurka irekiko du Txapeldunen Liga, San Mamesen

Athleticek Arsenalen aurka irekiko du Txapeldunen Liga, San Mamesen

Irailaren 16an, asteartean, izango da, 18:45ean. Lehen bidaia, berriz, Dortmundera izango da, eta ligaxka etxean itxiko da etxean, Sporting Club Portugalen aurka

UEFAk Txapeldunen Ligako fasearen ordutegiak jakinarazi berri ditu. Athletic Club irailaren 16an, asteartean, hasiko da San Mamesen, Arsenal FC taldearen aurka, 18:45ean. Lehen bidaia urriaren 1ean, asteazkena, izango da, Dortmundera, eta ligaxka etxean itxiko da Sporting Club Portugalen aurka, urtarrilaren 28an.

Zortzi jardunaldien datak honako hauek dira:

  • Lehen jardunaldia: Athletic Club-Arsenal FC (irailak 16, asteartea, 18:45ean.
  • Bigarren jardunaldia: Borussia Dortmund-Athletic Club (urriak 1, asteazkena, 21:00etan)
  • Hirugarren jardunaldia: Athletic Club-Qarabag (urriak 22, asteazkena, 18:45ean)
  • Laugarren jardunaldia: Newcastle-Athletic Club (azaroak 5, asteazkena, 21:00etan)
  • Bosgarren jardunaldia: Slavia de Praga-Athletic Club (azaroak 25, asteartea, 21:00etan)
  • Seigarren jardunaldia: Athletic Club-Paris Saint Germain (abenduak 10, asteazkena, 21:00etan)
  • Zazpigarren jardunaldia: Atalanta-Athletic Club (urtarrilak 21, asteazkena, 21:00etan)
  • Zortzigarren jardunaldia: Athletic Club-Sporting Club de Portugal (urtarrilak 28, asteazkena, 21:00etan)

UCL-ren liga faseko egutegia