Unai Vencedorren lagapena Levante UDra

Unai Vencedorren lagapena Levante UDra

Erdilaria maila gorenera itzuliko da erosteko aukerarik gabeko mailegu batekin, 2026 ekainaren 30era arte

Athletic Clubek eta Levante UDk akordioa lortu dute Unai Vencedorrek Valentzian utzita jokatzeko ekainaren 30era arte. Maileguak ez du erosteko aukera barne hartzen duena, helburu kolektiboen araberako bonusarekin, eta parte ez hartzeagatik zigor ekonomikoak ditu. Gauzak horrela, lehoi gisa 82 partida jokatu dituen jokalaria maila gorenera itzuliko da. 

Erdilariak 24 urte ditu eta 2027ra arteko kontratua du. Hirugarren lagapena izango da, Eibar eta Real Racing Club de Santanderren bizitako esperientzien ondoren.