Athletic Club - CA Osasuna (Euskal Herria Txapela) neurketaren deialdia

Athletic Club - CA Osasuna (Euskal Herria Txapela) neurketaren deialdia

Ernesto Valverdek 21 jokalari deitu ditu ostegun honetan Lasesarren jokatuko den lagunartekorako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 21 jokalari deitu ditu lagunartekorako. Athletic Clubek eta CA Osasunak IX. EH Txapelaren finala jokatuko dute ostegun honetan Lasesarren 20:30etik aurrera.

Ernesto Valverderen deialdia:

Padilla, Santos, Gorosabel, Vesga, O. Sancet, Guruzeta, Areso, Duñabeitia, Adama, Unai G., Nico Serrano, Robert Navarro, Izeta, Rego, Jon De Luis, Adrián Pérez, Monreal, Irurita, Ibon Sánchez, Eder García eta Bujan.