San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 2. J)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 2. J)

Igande honetan, 12:00etan, 2024/25 Liga F-ko bigarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatuko du igande honetan Liga F-ko 2. jardunaldiko partida. Jarraian, Katedralera neurketa jarraitzera doazen pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 10:45etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

Honako hauek dira irekiko diren ateak:

  • Beheko Ipar Harmaila: 7 y 13
  • Beheko Hego Harmaila: 23
  • Beheko Ekialde Harmaila: todas abiertas
  • Beheko Harmaila Nagusia: 1 y 2


SARBIDEA BAZKIDE, GAZTE ABONOA, ATHLETIC CLUB EMAKUMEZKOENA ABONOA EDO CLUB ATHLETIC TXARTELAREKIN:

Bazkideak, Gazte Abonoak, Athletic Club Emakumezkoena Abonoa eta Club Athleticeko kideak zelaira joan beharko dira hartu zuten sarrerarekin. Sartzeko EZ da bazkide-txartela erabiliko, zenbakia izango du eta ez du zertan ohikoa izan.
 

SARREREN SALMENTA

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Irailak 7, igandea, 10:00etik 12:00ak arte.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.


OSTALARITZA ZERBITZUAK

Gozatu partidaz Geuria!, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 11:00etik 17:30etara, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta neurketa pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchday menua eskuragarri.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 10:00etatik 21:00etara, gosariak eta eguneko menua eskainiz, eta San Mames Jatetxea zabalduko da 13:30etik 15:30era, menu bereziarekin.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 16:00etatik 20:00era. Tourraren lehenengo bisita 16:45ean izango da eta azkena 18:30ean gutxi gorabehera, museoa eta estadioa gutxienez 90 minutuz bisitatzea aurreikusten baita.

Erreserbatu hemen