UEFAk Yerayk akatsa egin zuela ebatzi du eta hamar hilabeteko zigorra ezarri dio

UEFAk Yerayk akatsa egin zuela ebatzi du eta hamar hilabeteko zigorra ezarri dio

Jokalaria behin-behinean etenda zegoen joan den ekainaren 2tik, Manchester Uniteden aurkako Europa Ligako partida batean egindako kontrol batean positibo eman ostean. Taldearekin otsailaren 2an hasiko da entrenatzen, eta apirilaren 2tik aurrera lehiatzen

Instrukzio fasea amaituta, UEFAko diziplina organoak ebazpenaren berri eman du eta hamar hilabeteko zigorra ezarri dio Yeray Alvarezi. Bere erabakian, UEFAk onartzen du jokalariak ez zuela intentzionalitaterik izan, frogatutzat jotzen baitu debekatutako substantzia bikotekidearen ilearen erorketaren aurkako prebentzio-sendagai bat behar ez bezala hartzeagatik hartu zuela, dopatzeko asmorik gabe. UEFAk gogorarazten du, indarrean dagoen araudiaren arabera, kirolaria dela bere ekintzen erantzulea eta, ondorioz, sendagai hori kontsumitu aurretik baimenduta zegoela baieztatu behar zuela.

Zigorraren iraupena ekainaren 2an hasi zen; izan ere, Yeray Alvarezek bere borondatez hartu zuen behin-behineko etetea, eta, beraz, 2026ko apirilaren 2tik aurrera lehiatu ahal izango da berriro. Hala ere, jokalaria bi hilabete lehenago sar daiteke taldearen entrenamendu dinamiketan, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.

Yeray Alvarezek prentsaurrekoa emango du laster, beharrezko azalpenak eskaintzeko.