
Valverdek, Muniainek, De Marcosek eta Balenziagak “Athletic Club Gabarra” aurkeztu dute
Valverdek, Muniainek, De Marcosek eta Balenziagak “Athletic Club Gabarra” aurkeztu dute
25. Kopako denboraldia ospatzeko edizio mugatuko obra esklusibo honek athleticzale familiaren ordezkaritza zabala bildu du San Mamesen
“Athletic Club Gabarra” aurkezteko ekitaldiak – liburu bat baino askoz gehiago – 400 lagun inguru bildu ditu gaur eguerdian San Mamesen. Ernesto Valverdek, Iker Muniainek, Oscar de Marcosek eta Mikel Balenziagak hitz egin dute obra esklusibo honen lau zatietako bakoitzari buruz – Lurra, Airea, Sua eta Ura –, eta laurak elkarrekin Gabarraren ospakizun historikoarekin amaitu zen bidaia ahaztezina ospatzen dute.
Ikusleen artean, gizonezkoen lehen taldeaz gain, athleticzale familiako aurpegi ezagun ugari egon dira, tituluaren atarian geratu ziren jokalari ohiak (Susaeta, Gurpegui, Beñat, Orbaiz, Ezkieta...) eta Kopako txapeldunak, Raul Garcia edo Asier Villalibre, besteak beste. Klubeko ordezkari Jose Angel Iribar, Zuzendaritza-Batzordeko kideak –Jon Ruigomez, Jon Salinas, Xabier Alvarez, Guillermo Ruiz-Longarte, Ibon Naberan, Igor San Roman, Goizalde Santamarina, Garazi Unibaso, Ignacio Urigüen eta Josetxu Urrutia– eta Patronatuko kideak –Pilar Kaltzada, Begoña Ortuondo, Amaia Jugo, Jon Recacoechea eta Alicia Vivanco– izan dira.
Agintarien artean, Juan Mari Aburto alkatea, Itxaso Erroteta zinegotzia eta Leixuri Arrizabalaga diputatua, Carlos Sergio Kirol zuzendariarekin batera. Kutxabank eta BBK Fundazioaren aldetik, Gorka Martinez eta Nora Sarasola izan dira, baita Athletic Club eta Fundazioaren babesle eta laguntzaile diren enpresetako ordezkariak ere.
Era berean, La Gabarraren ospakizuna posible egin zuten erakundeetako ordezkariek ere ez dute hits egin –Abrako Real Club Maritimo, Club Deportivo, Bilboko Portua, Alse Servicios, Capitanía Marítima, Itsasmuseum eta abar-. Halaber, 200 athleticzale inguruk publikoarentzako zuzendutako sarrerak agortu zituzten.
Azken batean, familia-bilera bat izan da liburu bat baino askoz gehiago den liburu baten aurkezpenaren inguruan. Edozein athleticzalek izan edo oparitu nahi lukeen balio emozional ikaragarria duen objektu ederra da, ez bakarrik mugarri garrantzitsu bat oroitu eta berpizteko aukera ematen duelako, baizik eta, batez ere, kidetasun zentzua aldi berean zerbait fisiko eta sinboliko bihurtzen duelako. Bere burua identifikatzeko eta harro sentitzeko moduko obra bat da, belaunaldiz belaunaldi etxeetan iraungo duena.
ATHLETIC CLUB GABARRA EROSI
Protagonisten unerik gustukoenak
“Athletic Club Gabarra” liburuaren aurkezpenean –Cris Garcia eta Galder Regueraren eskutik –, Ernesto Valverdek, Iker Muniainek, Oscar de Marcosek eta Mikel Balenziagak 25. Kopako denboraldian gertatu ziren pasadizo oso interesgarriak kontatu dituzte, eta, era batera edo bestera, liburuan islatzen dira.
Balenziagak aitortu egin du La Cartujaren garaipenak zale moduan ekarri zion poza, baina, aldi berean, jokatu zituen finaletako bat ere ez irabazteagatik iltzatuta geratu zitzaion arantza.
Valverdek taldearen mentalitate lehiakorra goraipatu du, eta Muniainek, adibidez, Briseño Oilaskoaren istorioa oroitu du. Briseñoren elastikoa zortearen kutuna eta taldeko artzaina izan zen txapelketa osoan zehar.
Penaltietan bizitako tentsioa gogoratu du De Marcosek, baina garaipenarekin konbentzituta zegoela aitortuta.
Aurkezpenaren amaieran, denboraldiko une bakar batekin geratzeko eskatu zaie protagonistei.
Mikelek garaipenaren biharamuna gogoratu du, De Marcosen deia jaso eta elkarrekin hunkitu zirenean.
Bestalde, Oscar partidua amaitu ondoren familiarekin topo egiten zuen momentuarekin geratu da, aurretik hainbeste sufritu duten pertsonekin partekatutako zoriontasun sentsazioarekin.
Ikerrek Berenguerren gol erabakigarriaren ondorengo unea aukeratu du, ate aldera korrika irten eta bide erdian geldituz, lurrean botata, eta, orduan, De Marcosen, bere betiko gudu-lagunaren, etorrera eta besarkada.
Ernestok penaltiak bota aurretik denak elkartzen diren unea aukeratu du, erabat kontzentratuta, tentsioarekin eta beldurrarekin, baina batuta, talde teknikoa barne.