
Champions Leagueko Borussia Dortmund - Athletic Club partidarako sarrerak
Champions Leagueko Borussia Dortmund - Athletic Club partidarako sarrerak
Urriaren 1ean, asteazkenean, 21:00etan Signal Iduna Park zelaian jokatuko den neurketarako sarrerak eskuratzeko izena emateko epea zabalik dago
Urriaren 1ean, asteazkenean, 21:00etan, Signal Iduna Park zelaian jokatuko den Champions Leagueko Liga Faseko 2. jardunaldiko partidarako, Borussia Dortmundek 3.813 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi, eta horietatik 421 erreserbatu ditu Athletic Clubek bere konpromisoetarako. Prezioa 18,50 €-koa da 2.309 zutikako sarrerentzat eta 50 €-koa eserlekua duten 1.083 sarrerentzat.
Nabarmentzekoa da sarrera motaren lehentasuna aukeratzeak (zutik edo eserita) ez duela eraginik zozketaren probabilitateetan, hau parte hartzaile guztiekin batera egiten baita. Lehentasuna esleipenaren unean bakarrik hartuko da kontuan: bazkide bakoitza saritua izan den hurrenkeraren arabera, aukeratutako sarrera mota lortu ahal izango du, edo, dagoeneko agortu bada, beste sarrera erabilgarria esleituko zaio automatikoki.
Neuketa ikusteko sarrera bat erosi nahi duten bazkideek Bazkideen Txokoan (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) eman dezakete izena, Klubaren webgune ofizialean, irailaren 10etik (asteazkena) irailaren 12ra (ostirala) 10:00etan.
Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da irailaren 12an (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko izena eman duten edo ez, izen-ematea itxi eta gero.
Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko horren bidez jakinaraziko dituen egunetan.
* Segurtasun arrazoiak direla eta, taldean izena emateko, bazkide gonbidatu bakoitzak Bazkideen Txokoan duen telefono mugikorraren zenbakia eta bazkide-kodea sartu behar dira. Talde batean sartzen diren bazkideek beren Bazkideen Txokotik baieztatuko dute izen-ematea, eta horretarako aldez aurretik posta elektronikoz abisatuko zaie.
Sarrera batekin sarituak izan diren bazkideak
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortzen duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori Bazkideen Txokoan ere aurkitu ahal izango dute. Bertan, Klubak eman dion sarrerari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dute: zutik (18,50 €) edo eserita (50 €), bi aukerak eskuragarri, agortu arte.
GARRANTZITSUA: Behin mota batekoak agortuta, Klubak azken sarituei geratzen diren beste sarrerak esleitu beharko dizkie.
Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira ondorengo ordutegian:
* Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena.
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan.
Erlazionatutako partidak
Borussia Dortmund - Athletic Club

