Dortmunderako sarrerak: 5158 zenbakia saritua izan da

Dortmunderako sarrerak: 5158 zenbakia saritua izan da

Kontsulta ezazu Signal Iduna Park zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketaren emaitza

Signal Iduna Park zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 5158 zenbakia izan da saritua. Hortaz, zenbaki horrek eta hurrengo 3392 zenbakiak, hau da, 7092 zenbakira arte eta 1etik 1457ra arte, partida horretarako sarrera bat eskuratzeko aukera izango dute.

7092 bazkidek eman dute izena partida honetarako. 

 

Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera.

*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena.

Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.

 

Club Athleticeko saridunak

Sarrerak eskatzeko epea amaituta, 399 kidek 521 sarrera eskatu dituzte. Club Athleticerako 191 sarrera dauzkagunez erreserbatuta, zozketa egin dugu eta parte hartzeko 366 zenbaki saritua izan da.

Kontsultatu zure kodea Borussia Dortmund partidurako 191 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan saritua izan den.

Saridunek, laster, posta elektroniko bat jasoko dute erosketa-estekarekin. Irailaren 15a baino lehen ordaindu beharko da, 12:00etan.