Valencia CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Valencia CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Valencia CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

Valencia CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.

Gainerako sarrerak publiko orokorrari jarriko zaizkio salgai San Mameseko txarteldegietan larunbatan, irailak 13, 10:30etatik 13:00etar eta 16:30etatik 18:30etara.

Sarreren prezioa: 30 €-koa.

Sarrerak erosteko osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera, eta txarteldegietan aurkeztu.

 

Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Sarreren bidalketa ez da hasiko erosketa-epea amaitu arte kolektibo guztientzat (ez bakarrik bazkideentzat).

 

*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta haren txartela lehiatilan aurkeztu beharko dute sarrera horiek jasotzeko).

Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.

 

Club Athleticeko sarituak

Valencia CF – Athletic Club partidarako bisitarien sarrerak eskatzeko epea amaituta, 52 kidek 65 sarrera eskatu dituzte. Club Athleticerako 25 sarrera dauzkagunez erreserbatuta, zozketa egin dugu eta parte hartzeko zenbakia 47-a izan da.

Kontsultatu zure kodea Valencia CFren aurkako partidurako bisitarientzako 25 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan saritua izan den.

Saridunek, laster, posta elektroniko bat jasoko dute erosketa-estekarekin. Irailaren 15a baino lehen ordaindu beharko da, 12:00etan.