Urko Izetak debuta egin du Athletic Clubekin

Urko Izetak debuta egin du Athletic Clubekin

Aurrelari gipuzkoarra Athletic Clubekin debuta egin duen 654 jokalaria bilakatu da

Urko Izeta Athletic Clubekin debuta egin duen 654 jokalaria bilakatu da. San Mamasen jokatutako Deportivo Alaves taldearen aurkako LaLigako 4. jardunaldian, 25 urteko gazteak Athletic Clubeko lehen taldearekin denboraldi honetako lehen norgehiagoka ofiziala jokatu zuen.

Aiako aurrelaria, Bilbao Athleticen bi denboraldi egon zen eta ondoren, utzita CD Mirandesen, non denboraldi bikaina egin zuen 15 gol sartuz. 80. minutuan San Mameseko berdegunera zelairatu zen, Berenguer ordezkatuz.

"Oso pozik nago. Nire debuta lehen mailan Klub honekin egitea, ezkutu honekin, niretzat harro egoteko modukoa da. Denbora asko egon naiz momentu honen zain. Amets bat bete dut eta Katedralean, gure jendearekin, debutatzea zoragarria izan da”