Ainize Barea ‘Peke’-k Athleticen etapari amaiera jarri dio

Ainize Barea ‘Peke’-k Athleticen etapari amaiera jarri dio

33 urteko Arrigorriagako aurrelariak ez du taldean jarraituko Klubarekin kontratua eteteko akordioa lortu ondoren

Ainize Barea ‘Peke’-k ez du Athletic Cluben jarraituko, 2026ko ekainaren 30era arte erakunde zuri-gorriarekin zuen kontratua bertan behera uzteko akordio batera iritsi ondoren. Arrigorriagako aurrelariak agur esan dio bere bosgarren denboraldiaren hasieran, eta lehoi bezala amaitu du bere etapa. Guztira 63 partida ofizial jokatu ditu eta 10 gol sartu.

Arrigorriagako aurrelaria 2021eko uztailean heldu zen Lezamara, Deportivo Abanca taldetik. Bertan, golegile nagusia izan zen lau denboralditan. CD Ugaon hezitako jokalaria 29 urterekin sartu zen Lezaman, heldutasun betean.

Bere zenbakirik onenak Athletic Cluben jokatu zituen lehen bi denboraldietan iritsi ziren, Iraia Iturregi aulkian zela. Bitxia bada ere, bere zenbakiak berdinak izan ziren: 2021-2022ko 30 partidatan, Liga eta Koparen artean, 5 gol sartu zituen. Bere estreinaldian garaipena lortu zen, lehen jardunaldian, Madrid CFF taldeari egindako bisitan. Eta hurrengoan, zenbaki berberak egin zituen.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari bere profesionaltasunagatik eta gure erakundearen alde egindako ahaleginagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.