Athleticek bere bideari ekingo dio UEFA Youth Leaguen

Athleticek bere bideari ekingo dio UEFA Youth Leaguen

Lehoikumeek Europako gazteen txapelketako liga faseari hasiera emateko lehen partida jokatuko dute Lezaman Arsenalen aurka (12:00etan)

Athletic Clubek UEFA Youth League-ren edizio berri bati ekingo dio astearte honetatik aurrera. Europako harrobi onenak biltzen dituen txapelketa da, eta Lezaman sortzen ari den talentuaren erakusleiho gisa balio du. Zuri-gorriek UEFA Youth League-n hasiko dute euren ibilbidea, Txapeldunen Ligako lehen sei jardunaldietako egutegiaren arabera.

Athletic-Arsenal FC partidarako sarrerak

Sei data horiek jokatu ondoren, sailkapenaren 22 klub onenak final-hamaseirenetara sartuko dira. Gurutzatze-sistema honako hau izango da: 1. postutik 6.era bitarteko taldeek etxean neurtuko dituzte indarrak 17.etik 22.era bitarteko sailkatuen aurka, eta 7.etik 16.era bitartekoek, berriz, txapeldun nazionalen ibilbidetik helduko diren hamar taldeei aurre egiteko bidaiatuko dute.

Bittor Llopisek zuzentzen duen taldeak honako jokalari hauek deitu ditu lehen partidarako: Simon García, Oier Unamuno, Iker Quintero, Beñat Larrea, Telmo Zarandona, Ander Ezpeleta, Manex Lozano, Selton Sanchez, Igor Oyono, Xanti Oyharcabal, Elijah Gift, Ruben Esparza, Iker Pagazartundua, Ilyas el Abaoui, Alex Carril, Asier Torres, Egoitz Hernandez, Alain Cobos, Pablo Iturria eta Christian Imga.

Hona hemen Athletic Cluben egutegia:

  • Athletic Club vs Arsenal FC (asteartea, 16, 12:00etan - Lezama)
  • Borussia Dortmund vs Athletic Club (urriak 1, 16:00etan – Dortmund)
  • Athletic Club vs Qarabag FK (urriak 22 – Lezama)
  • Newcastle United vs Athletic Club (azaroak 5 – Newcastle)
  • Slavia Praha vs Athletic Club (azaroaren 25 – Praha)
  • Athletic Club vs Paris St-Germain (abenduak 10 – Lezama)