San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Arsenal FC

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Arsenal FC

Astearte honetan, 18:45ean, 2025/26 Champions Leagueko 1. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Arsenal FC taldearen aurka jokatuko du San Mamesen astearte honetan Champions Leagueko 1. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

 

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 17:15etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:

Txartela (fisikoa edo digitala app-an) Champions Leagueko Liga Faseko lau partidetako bonua aktibatu duten bazkideentzat.

Sarrera fisikoa San Mamesen Champions Leagueko Liga Faseko lau partiden txartela txarteldegietan aktibatu duten bazkideentzat.

Sarrerak partida jakin baterako erosi dituztenek (bazkideak, Gazte Abonoak, publiko orokorra) neurketa bakoitzeko sarrera berezia erakutsi beharko dute tornuetan.

 

TXARTELA LAGATU

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan).

 

TXARTELDEGIEN ORDUTEGIAK

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Asteartea, irailak 16, 10:30etik 13:00era eta 16:45etik 18:45era.


*Txarteldegietan ez da sarrerarik salduko. Mugikortasun murriztuko eta peñen sarrerak jasotzeko, bai eta estadiora sartzeko gorabeherak kudeatzeko (gorabeheren leihatilan) soilik irekiko dira.

Online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.


San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran). 

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:30era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera ostegun honetako partidurako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian errenkadak saihesteko. Estadioan zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports taberna, itxita izango da.

La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 16:00etara irekiko ditu ateak, gosariekin eta eguneko menuarekin.

Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 13:00etatik 15:30era. 16:00etarako jatetxea ustuta egon beharko du.
 


AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA 

Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:45era bisitatu ahal izango da. Ezin izango da zelaira sartu tourra egiten den bitartean.

Erreserbatu hemen