
Partida aurrekoa: Athletic Club - Arsenal FC (Champions League)
Partida aurrekoa: Athletic Club - Arsenal FC (Champions League)
Lehoiek San Mamesen irekiko dute txapelketa kontinental handienaren teloia
San Mamesen Txapeldunen Ligako ereserki mitikoa berriro entzuteko ordua iritsi da, futbolaren munduko izar distiratsuenei aurre egiteko unea. Championsa Katedralera itzuli da, eta partida bikain batekin: lehoiek Mikel Artetaren Arsenal FC talde ahalguztiduna hartuko dute, txapelketa irabazteko faboritoetako bat. Jokalari internazionalez jositako taldea da, non Martin Zubimendi, Mikel Merino, Kepa Arrizabalaga edo Martin Odegaard bezalako Athleticeko aspaldiko ezagunak dauden.
Athelticek lehen 24 taldeen artean sailkatzeko gainditu beharko duen lehen oztopoa izango da gaur gauekoa.
Neurketaren aurreko adierazpenak
Estatistikak
Athletic Clubek eta Arsenal FCk lagunarteko partida bakarra jokatu dute, abuztuaren 9an Emirates Stadiumen jokatu zutena (3-0). Horregatik, bi erakundeen arteko lehen topaketa ofiziala denez, gunner taldeak lore eskaintza klasikoa egingo dio Pitxitxiren bustoari.
Hala ere, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak Arsenalen aurka neurtu zituen indarrak. Stockholmen lehenengo, emakumezkoen Txapeldunen Ligako partida batean, binako berdinketarekin amaitu zena. Ondoren, lehoiek ingelesen aurka jokatu zuten berriro, lagunarteko partidan eta San Mamesen, zurigorrien aldeko 1-0eko emaitzarekin.
Datu interesgarriak
- Arsenal FC-ren entrenatzailea: Londreseko taldearen burua Mikel Arteta donostiarra da. 2019az geroztik dabil Arsenal FC taldea zuzentzen. Talde horretan ere jokalari etapa bat izan zuen, eta bi FA Cup eta beste bi Community Shields irabazi zituen. Talde gunner irabazle bat sortzeko helburu bakarrarekin iritsi zen, Premier Leagueko eta Champions Leagueko talde handienekin lehiatzeko moduko talde bat egiteko xedearekin. Aitzakia horrekin eta Pep Guardiolaren Manchester Cityko bigarren entrenatzailea zela lortutako jakituriarekin, lehen urtean FA Cup-a eskuratu zuen, Arsenal FC-rekin teknikari gisa lortu duen titulu bakarra. Ondoren, gero eta indartsuagoa, sendoagoa eta soropilean ezagutzeko modukoa den talde bat sortzen jarraitu du. Hiru urte jarraian daramatza ingalaterrako ligako txapeldunorde izaten, eta Txapeldunen Ligako azken edizioan egungo txapeldunak kanporatu zuen finalerdietan.
- Jokalari bikainak: Gunner taldeak dituen baliabideen zerrenda mugagabea da. Raya, Saliba, Gabriel, Odegaard, Merino, Rice, Saka, Martinelli eta Havertz bezalako jokalari handiei, uda honetan Kepa, Hincapié, Mosquera, Zubimendi, Nørgaard, Eze, Madueke eta Gyökeresen gisakoak batu zaizkie. Posizio guztiak indartu dituzte, eta talentu handiak kontratatu dituzte soropileko lerro guztiak ondo beteta izateko. Buruhauste handia izango da Mikel Artetarentzat partiden hasierako hamaikakoak osatzea, baina... arazoak arazo.
- Bitxikeriak: Izarrez jositako talde batean, atentzioa deitzen du euren artean dauden jokalari euskaldunen kopuruak. Zehazki, hiru dira: Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Kepa Arrizabalaga. Ingelesaren atzetik, taldeko ordezkari gehien dituen nazionalitatea da, brasildarrarekin berdinduta. Izen horiei Mikel Arteta entrenatzailearena gehitu behar zaie. Gainera, Londreseko taldeak Euskal Herriarekin dituen loturekin jarraituz, Martin Odegaardek, Arsenal FCko kapitainak, Ingalaterrara joan aurretik Realean jokatu zuen, lehen aipatutako Zubimendi eta Merinorekin batera.
Ordutegiak eta Athletic Club-Arsenal FC partida non ikusi
Athletic Club eta Arsenal FC taldeek elkarren aurka lehiatuko duten 2025/26 Champions Leagueko Ligako Fasearen lehen jardunaldia astearte honetan, irailaren 16an, 18:45ean, San Mamesen jokatuko da.
Movistar Champions League-n bidez jarraitu ahal izango da. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu partida eskaintzen duten telebista operadoreen zerrenda zabala.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Arsenal FC

