Jokalaria erritmo txikiagoan dabil lanean Lezamako instalazioetan
Alex Berenguer jokalariak duela 3 bat astetik artritis traumatikoa du eskuin oineko lehen atzamarreko artikulazio metatarsofalangikoan.
Jokatutako azken partiden ondorioz gero eta min gehiago dauka, eta azkenean zerbitzu medikoek jokalaria bere taldekideak baino erritmo txikiagoan aritzea erabaki dute.