Basauriko jokalariak bere lehen minutuak izan ditu lehoi gisa
Lehoiek Sevilla FC taldearen aurka jokatu duen partidan Nerea Benitoren debuta gertatu da. 21 urte bete berri dituen futbolaria hasierako hamaikakoan zelairatu da eta Maitane Vilariñok ordezkatu du amaierarako hamar minutu falta zirenean.
27. dortsalarekin, atzelari bizkaitarra 128. lehoia bihurtu da Athletic Cluben elastikoarekin lehiatzen bere historian zehar.
Benito haur mailan sartu zen Lezaman pausoak ematen joan da lehen taldera iritsi arte.