
2024/25 denboraldiaren itxiera ekonomikoa eta 2025/26 aurrekontua
2024/25 denboraldiaren itxiera ekonomikoa eta 2025/26 aurrekontua
Athletic Clubek 7 milioi euroko irabaziekin itxi du 2024/25 ekitaldi ekonomikoa. 2025/26 denboraldian hazten jarraitzea eta 10 milioi euroko emaitza positiboa lortzea aurreikusi da
- 2024/25 DENBORALDIAREN ITXIERA:
- USTIAPENAREN EMAITZA (KLUBAREN OHIKO JARDUERA) POSITIBOA DA BERRIRO, 19 M €-RA IRITSI BAITA, 2023/24 DENBORALDIAN IZANDAKO 6,6 M €-KO GALERAREKIN ALDERATUTA.
- KLUBAK 7 M €-KO IRABAZI GARBI POSITIBOA LORTU DU, HORNIDURAK APLIKATU BEHARRIK GABE. 2023/24 DENBORALDIAN 14 M € APLIKATU ZIREN ITXIERA OREKATZEKO. EMAITZA POSITIBO HORREK KLUBAREN SUSPERRALDI EKONOMIKOA ERAKUSTEN DU.
- 2025/26 DENBORALDIKO AURREKONTUA:
- 186 MILIOI €-KO DIRU SARRERAK AURREIKUSI DIRA, USTIAPENEKO EMAITZA (DIRU-SARRERAK/GASTUAK) 31M €-KOA IZAN DADIN, 2024/25 DENBORALDIA 12 M €-TAN HOBETUZ.
- AURREIKUSPENEN ARABERA, 10 M €-KO IRABAZI GARBI POSITIBOA IZANGO DU KLUBAK, ETA, HORRI ESKER, INBERTSIOAK EGIN AHAL IZANGO DITU KLUBAREN HAZKUNDEA FINKATZEKO.
- KLUBAK OSO FINANTZA OSASUN SENDOA DU. BALANTZEA 2025EKO EKAINAREN 30EAN:
- EZ DU FINANTZA-ZORRIK.
- 61M €-KO LIKIDEZIA DU, ETA FINANTZA-ERAKUNDEEK EMANDAKO 28 M €-KO KREDITU-LERROEKIN BATERA, 89 M € ARTEKO FUNTS-ERABILGARRI EMAN DIZKIOTE KLUBARI.
- ONDARE GARBIA (AKTIBOEN ETA PASIBOEN ARTEKO ALDEA) 112,7 MILIOI €-KOA DA.
- MANIOBRA-FUNTSA POSITIBOA DA 23,6 MILIOI €-TAN.
Athletic Clubek Ohiko Batzar Nagusia deitu du datorren urriaren 30erako. Bertan, besteak beste, 2024/25 denboraldiari dagozkion emaitzak eta 2025/26 ekitaldi ekonomikoaren aurrekontua berrikusiko dira, eta onartzea proposatuko da.
2024/25 DENBORALDIAREN ITXIERA
2024/25 denboraldian eragin ekonomiko materiala duten ekitaldiak honako hauek dira:
- Gizonezkoen lehen taldea Ligan laugarren postuan sailkatzea eta Uefa Europa Leagueko finalerdietara arte jokatzea.
- Jokalarien eta teknikarien talentua atxikitzearen aldeko apustua.
- Aurrekontuan sartutako kirol-gastua betetzea, ordainsariak sailkapen-helburuen arabera deskontatuta.
- AC Aurrera Ekintza Plana kirol-, gizarte- eta antolaketa-arloetan etengabe garatzeko inbertsioak.
- Merkataritzako diru-sarrerak garatzearen aldeko apustua, 13 milioiko hazkundearekin 2023/24 denboraldiaren itxierarekin alderatuta.
2024/25 denboraldiko emaitza garbia 6,98 milioi eurokoa izan da, 2023/24 denboraldiko 14,2 milioi euroko galerarekin alderatuta, hornidurak aplikatu aurretik.
Klubaren ondare garbia hazi egin da, eta 112,8 milioi eurokoa da 2024ko ekainaren 30ean (klubaren aktibo guztien %54,3). 24,6 milioiko epe luzeko hornidurak erabili gabe daude.
Erakundearen likidezia erabilgarria 89 milioi eurokoa da 2025eko ekainaren 30ean. Diruzaintzak eta epe motzeko finantza-inbertsioek 61 milioi euroko zenbatekoa osatzen dute, eta horiei 28 milioi euro gehitu zaizkie, finantza-erakundeek baimendutako eta erabili gabeko kreditu-lerroetan.
2024/25 ekitaldiko ustiapen-sarrerak 172,5 milioi eurokoak dira, eta aurreko ekitaldikoak, berriz, 134,9 milioi eurokoak (+37,6 milioi euro). Igoera hori, batez ere, bi faktorek eragin dute: Europako txapelketen bidezko diru-sarrerak eta merkataritza-sarreretan izandako gehikuntza.
Ustiapen-gastuak 153,4 milioi eurokoak izan dira, eta kirol-emaitzak lortzearen bidezko ordainsariek eragin dute. Gainera, eragiketetan egindako gastuak handiagoak izan dira, Uefa Europa Leagueko finalerdietara iristeagatik.
Azkenik, ibilgetu material eta ez-materialaren amortizazioen partida 4 milioi eurotan hazi da 2023/24 denboraldiarekin alderatuta.
Ondare-magnitude nagusien bilakaera 2025eko ekainaren 30ean
Klubaren ondareak eta hornidurek bilakaera hau izan dute azken 5 denboraldietan:
Ondare garbia eta Hornidurak
Klubaren diruzaintzak azken 5 denboraldietan izan duen bilakaera honako hau izan da (milioi eurotan), erabili gabeko kreditu-lineak barne.
Likidezia erabilgarria
2025/26 AURREKONTUA
Klubak hazkundearen bideari eustea aurreikusi du 2025/26 ekitaldirako.
EBITDAk 13 milioi euroko igoera izan du, 31 milioira iritsi arte. Ustiapen-emaitza horrek jokalarien eskualdatzeen ondoriozko irabazien hondar-ekarpena du.
Ekitaldia 10 milioi euroko irabazi garbiekin ixtea aurreikusi da.
Diru-sarrerak 185,9 milioi euroraino hazi dira, batez ere 3 faktorerengatik:
- Telebistaren diru-sarrerak 9.3 milioi euro igo dira audientzien, azken denboraldietako Ligako postuen eta ticketing-eko diru-sarreren hazkundearen ondorioz.
- Europako txapelketengatik izandako diru-sarrerak, UEFA Champions League jokatzearen ondorioz.
- Merkataritzako diru-sarreren hazkundea sendotzea.
Bazkideen kuoten bidezko diru-sarrerek klubaren estatutuetan aurreikusitako eguneratzea jaso dute (Euskadiko KPIaren %50, argitaratutako aurreko 5 ekitaldien artean batez beste).
Gastu operatiboen kapituluari dagokionez, 2024/25 denboraldiarekiko aldea 1,8 milioi eurokoa da, 2024/25 denboraldiarekin bat etorriz mantentzen dira.
Jokalariengan eta Klubaren Hazkunde Planaren (AC Aurrera) garapenean egindako inbertsioaren ondorioz, amortizazioen kapitulua 8,2 milioi euro handitu da 2024/25 denboraldiaren itxierarekin alderatuta.
Klubaren ustez, 2024/25 denboraldiko emaitza ekonomiko-finantzarioak eta 2025/26 denboraldiari dagokion aurrekontua oso aurrerapen adierazgarriak dira Athletic Cluben hazkunde errentagarriaren eta ondare-egonkortasunaren bidean, eta oinarri oso sendoa dira kirol, gizarte, negozio eta azpiegitura arloen etorkizuneko hazkunderako.