
Jon Uriartek Athletic Clubeko hurrengo hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela jakinarazi du
Jon Uriartek Athletic Clubeko hurrengo hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela jakinarazi du
Presidente zuri-gorriak taldea Dortmundetik heldu denean eman du bere erabakiaren berri
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, taldea Dortmundetik Loiuko aireportura iritsi denean, Presidentetza eta Zuzendaritza-Batzorderako hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela jakinarazi du. Oraindik ez dago hauteskundeak ospatzeko datarik, baina litekeena da denboraldiaren amaieran egitea.
Epe labur eta luzerako Klubaren proiektuan duen konfiantzaz gain, Uriartek Klubaren arreta lehen talde profesionalen kirol-denboraldian jarri behar dela justifikatu du, hain urte bizia den honetan.
Aireportuan bildutako prentsari egindako adierazpenetan, Uriartek honako hau adierazi du: "Aldez aurretik iragarri nahi nuen, Klubean lasaitasuna eta egonkortasuna emateko. Badakigu hauteskunde urteak nahasiak izaten direla, zurrumurru askorekin eta Klubaren barruan ere urduritasuna sortzen da. Agian ez da lan egiteko girorik onena. Nire erabakia erakutsiz, ziurgabetasun horren zati bat ezabatzen lagun dezakedala uste dut ".
Gainera, honakoa gaineratu du: "Bestalde, bolada txarretik gatoz emakumezkoen zein gizonezkoen lehen taldeetan. Jokoak gehiago merezi duen arren, ez dugu espero genuena lortu eta konfiantzazko mezua da; izan ere, bi entrenatzaile bikain ari dira lan bikaina egiten, eta haiek zuzentzen dituzten taldeak oso maila handikoak dira. Ziur gaude hau aurrera aterako dugula, larunbatetik hasita bi partida oso garrantzitsu ditugu, horregatik, zaleei dei egin nahi diet une honetan jendeak taldearekin bat egin dezan. Beti esaten dugu Athleticen ezberdinak garela, zaleen eta jokalarien arteko batasuna oso handia dela eta guztiz ados nago horrekin. Une gogorretan batasun hori behar da, horregatik San Mames beteta egotea eta zaleek taldea animatzea eskatzen dugu".