
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Real Madrid (Liga F, 7. J)
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Real Madrid (Liga F, 7. J)
Igande honetan, 17:00etan, 2024/25 Liga F-ko zazpigarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Athletic Clubek Real Madriden aurka jokatuko du igande honetan Liga F-ko 7. jardunaldiko partida. Jarraian, Katedralera neurketa jarraitzera doazen pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 15:45etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Honako hauek dira irekiko diren ateak:
- Beheko Ipar Harmaila: 7 y 13
- Beheko Hego Harmaila: 23
- Beheko Ekialde Harmaila: denak zabalik
- Beheko Harmaila Nagusia: 1 y 2
SARBIDEA BAZKIDE, GAZTE ABONOA, ATHLETIC CLUB EMAKUMEZKOENA ABONOA EDO CLUB ATHLETIC TXARTELAREKIN
Bazkideak, Gazte Abonoak, Athletic Club Emakumezkoena Abonoa eta Club Athleticeko kideak zelaira joan beharko dira hartu zuten sarrerarekin. Sartzeko EZ da bazkide-txartela erabiliko, zenbakia izango du eta ez du zertan ohikoa izan.
SARREREN SALMENTA
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Urriak 12, igandea: 15:30etik 17:00etara
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Gozatu partidaz Geuria!, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:00etatik 19:00etara, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta neurketa pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchday menua eskuragarri.
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 10:00etatik 20:00etara, gosariak eta eguneko menua eskainiz, eta San Mames Jatetxea zabalduko da 13:00etatik 17:00era, azken erreserba 15:00etan delarik.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 15:00etara. Tourraren azken bisita 12:00etan izango da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

