Beteranoen garaipena SD Plentziaren mendeurrena ospatzeko antolatutako txapelketan

Beteranoen garaipena SD Plentziaren mendeurrena ospatzeko antolatutako txapelketan

Zuri-gorriek 3-0 gainditu dute Reala eta 1-3 etxeko taldea

Beteranoen Athletic Club SD Plentziaren mendeurreneko ospakizunetan egon zen etxeko taldearen eta Realaren aurka txapelketa bat lehiatuz.

Zuri-gorriek 3-0 irabazi zieten donostiarrei, Olondo, Raul Garcia eta Marioren golei esker, eta 1-3 Errotabarriko zelaiko taldeari, Alaña, Ander Lafuente eta Boveda golegile izan zirela.

Bi partidak ikusle askoren aurrean jokatu ziren, eguraldi ederrarekin eta Jose Angel Iribar bertan zela.