
Rego: "Amets bat bizitzen ari naiz"
Rego: "Amets bat bizitzen ari naiz"
Erdilari zuri-gorriak, egunez egun hobetzeko eta minutu gehiago jokatzeko lan egiten duenak, maila gorenean emandako lehen urtean izan duen eragin positiboa ospatzen du
"Nire ametsik onenetan ere ez nuen imajinatuko hasiera hau. Ahal dudan guztietan jokatzen saiatzen naiz. Betetzen ari naizen ametsa da: debuta, nire lehen gola, Txapeldunen Ligan jokatzea. Oso berezia da. Taldekideek errazago egiten didate dana eta laguntza handia eskaintzen didate". Alejandro Regok hitz onak baino ez ditu denboraldi hasierari buruz. Erdilari bilbotarrak, kadeteetatik klubean egon ondoren elitean egin duen lehen urtean, bere eragina ospatzen du lehen talde zuri-gorrian: "Edozertarako prest egoten saiatzen naiz. Banekien zaila izango zela oso lehia handia dagoelako talde barruan. Egunero hobetu eta besteengandik ikasi behar duzu. Horixe saiatzen naiz prest egoten aukera ematen zaidanerako".
Regok etengabeko egokitzapen-prozesuan jarraitzen du. LaLigan eta Championsen minutuak jokatu, San Mamesen golegile bezala estreinatu eta zurigorrien erdialdean parte garrantzitsua izan ondoren, harrobiko jokalari zuri-gorriak bere hobekuntzan jarraitu behar duela onartu du: "Lehen mailan jokatzea ez da edonorentzat. Agian taldekideen erritmo altura egokitzea falta zait minutu gehiago jokatzeko. Horixe da eskatzen zaidana, eta horretan lan egiten saiatzen naiz, etorkizunean egin ahal izateko. Exijentzia maila oso altua da eta izaten ari naizen minutu eta aukerekin pixkanaka helburua lortzen ari naiz".
Emozioak gainditu egiten du Rego lehen taldeko kide izateak eta bere lekua lortzeak berarentzat ekarri duenaz hitz egiten denean: "Aldaketa handia da, baina lehengo bera izaten jarraitzen dut. Oso hunkituta nago eta oso polita iruditzen zait jasotzen ari naizen laguntza guztia. Hori bai, umiltasuna beti, horrek ekarri baitit honaino. Oraindik ez dut ezer lortu".
Erlazionatutako jokalariak
