
Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga, Espainiako selekzioaren deialdian
Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga, Espainiako selekzioaren deialdian
Sonia Bermudez hautatzaile berriak bi atezainak deitu ditu Nations Leagueko finalerdia jokatzeko Suediaren aurka
Adriana Nanclares Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu da beste behin. Orain Sonia Bermudezek zuzentzen du taldea, Iraia Iturregi entrenatzaile ohi eta mito zuri-gorria laguntzaile duela.
Gainera, SD Eibar taldean utzita dagoen Eunate Astralaga atezaina beste behin ere nazioarteko neurketen deialdi ofizialean sartu da.
Biak Suediaren aurkako Nations Leagueko finalerdian egongo dira. Joaneko partida urriaren 24an (ostirala) izango da, 20:00etan, La Rosaleda zelaian, eta itzulerakoa 28an (asteartea), 19:00etatik aurrera, Eskandinaviako herrialdean.