Gozatu Athletic Club-Qarabag FK (Youth League, 3. J) partidaz

Gozatu Athletic Club-Qarabag FK (Youth League, 3. J) partidaz

Jarraitu partida streaming bidez zure webgune ofizialean edo Athletic Play atalean

Athletic Clubek UEFA Youth Leagueko hirugarren jardunaldia jokatuko du asteazken honetan, 12:00etatik aurrera, Lezamako instalazioetan, Qarabag FK taldearen aurka.

Hartu zure doako sarrera (bazkidea, Club Athletic edo Gazte Abonoa bazara) edo erosi Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez.
 

YOUTH LEAGUE-RAKO SARRERAK


Partida zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Athletic Cluben webgune ofizialean eta Club Athleticeko arlo pribatuko Athletic Play atalean.

Huraz gozatzeko, saioa hasi beharko da Klubaren kontu digitalarekin, Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzaleen profiletarako erabiltzen den kontu berarekin, erabiltzailea (NAN-a edo Bazkide kodea) eta pasahitza (gutxienez zortzi karakterekoa) sartuz.

Oraindik kontu digitalik ez dutenek doan sor dezakete Athleticzale txartela esteka honetan. Kontua sortu ondoren, partidaa ikusteko logeatu besterik ez duzu egin beharko.
 

PARTIDA IKUSTEKO KONTUA SORTU

 

Bittor Llopisek honako jokalari hauek deitu ditu bigarren partida honetarako: Simón García, Iker Pagazartundua, Mikel Urreztarazu, Ilyas El Abaoui, Telmo Zarandona, Beñat Larrea, Alex Carril, Oier Unamuno, Urko Lizeaga, Ander Ezpeleta, Oihan Encinas, Unax Urzaiz, Xanti Oyharcabal, Iker Quintero, Peio Huestamendia, Asier Torres, Unax Goyogana, Christian Imga, Ismahel Saidani eta Manex Lozano.

Honako hau izango da talde teknikoa: Bittor Llopis (lehen entrenatzailea), Adrian Esteve (bigarren entrenatzailea), Iban Urkiza (prestatzaile fisikoa), Jon Gaizka Alzugaray (atezainen prestatzailea) eta Gonzalo Alzueta (analista).