Batzarrak bozkatu diren puntu guztiak onartu ditu

Batzarrak bozkatu diren puntu guztiak onartu ditu

Bazkide konpromisarioek Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, Urteko kontuak eta 2025/26ko aurrekontua babestu dituzte

2025eko Ohiko Batzar Nagusiak gai-zerrendako puntu guztiak onartu ditu.

Euskalduna Jauregian bildutako bazkide konpromisarioek eta modu telematikoan parte hartu dutenek baiezkoa eman diete, hurrenkera honetan, hanko puntu hauei: 2024/25 Zuzendaritza Batzordearen kudeaketari, 2024/25 Kontuen Itxierari, LNFPk baliozkotutako aurrekontuari (2025/26 denboraldirako).

Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa

Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak

Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua

 

Jon Uriarte presidentearen hitzaurrea

"Arratsaldeon Euskalduna jauregira hurbildu zareten guztiei eta baita ere etxetik konektatuta zaudetenei. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik.

Zuzentzen dudan laugarren batzarra da hau. Azken denboraldi honetako kudeaketaz hitz egin aurretik, uste dut beharrezkoa dela azken lau urte hauetan gertatutakoari buruzko hausnarketa orokor bat egitea.

Denboraldi honetan Zuzendaritza Batzordearen eta Klubaren artean osatu dugun lantalde honen misioa beti izan da berdina: analisia, diagnostikoa eta erabakiak hartzea, beti ere helburu bakar batekin: hobetzea, Athletic gorenera eraman ahal izateko.

Izan ere, hori da anbizio hitzaren benetako zentzua.

Baina zein erraza den esatea, eta zein zaila egitea, batez ere Kopako titulu bat irabazi, Europa Ligako finalerdietara iritsi, F Ligan laugarren geratu edo Txapeldunen Ligarako sailkatu ondoren...

Zailtasuna handituz doa, horregatik, orain inoiz baino gehiago, funtsezkoa da perspektiba eta memoria ez galtzea.

Askotan esaten da akatsetatik ikasi behar dela, eta egia da, baina arrakastan, agian, are garrantzitsuagoa da ondo egin dugun horretatik ikastea: nondik gatozen gogoratu eta honaino ekarri gaituenari balioa ematea.

TALDE-ESPIRITUA, UMILTASUNA EGUNEROKO LANEAN eta KONFIANTZA TALENTUAN.

Modu honetan soilik lortu ahal izan dugu hiru urtez defizit errepikakor bat izatetik, 10 milioiko etekineko aurrekontua izatera aurtengo denboraldirako.

San Mames gure indar kolektiboaren isla izan da. Asistentzia errekorrak behin eta berriz hautsi ditugu. Athleticek bizitasuna du, eta gure masa soziala inoiz baino gazteagoa, aktiboagoa eta inplikatuagoa da.

Baina ilusioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta garrantzitsuagoa da espektatibak egoki kudeatzea.

Badakigu futbolean egun batean heroi zarela eta hurrengoan otso.

Beste klub batzuetan gerta daitekeen zerbait da, noski, baina ezin daiteke Athleticen gertatu.

TALDEA, UMILTASUNA, KONFIANTZA TALENTUAN. HORIEK DIRA GURE ZUTABEAK.

Eskerrak eman nahi dizkiet Zuzendaritza Batzordeko nire lankideei beren dedikazioagatik eta konpromisoagatik, eta Klubeko langile guztiei, beren eguneroko profesionaltasun eta ahaleginagatik.

Eta, batez ere, eskerrik asko Athleticeko bazkide guztiei, batzar honetan ordezkatzen dituzuen horiei. Zuen konfiantzak bultzatu gaitu aurrera egitera.

Hori da gure konpromisoa.

Atsedenik gabe lan egitea, ilusio eta ardura berarekin, onena beti, hain zuzen, iristear balego moduan

Aupa Athletic"