
Gaur, Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian
Gaur, Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian
Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du, 18:00etan lehenengo deialdian, 2025eko bazkide konpromisarioen bilera
Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian 2025eko Ohiko Batzar Nagusia bere bazkide konpromisarioekin, 18:00etatik aurrera (lehenengo deialdian) eta, quorumik ez badago, 18:15ean (bigarren deialdian). Hitzorduak gai-zerrendako bost puntu izango ditu, horietatik hiru bozkatu egingo dira eta bazkide konpromisarioek aurrez aurre eta telematikoki parte hartuko dute.
Aurrez aurreko bozketak aginte elektroniko baten bidez egingo dira. Konpromisarioei bozketa-sistemari buruz bidalitako informazioaz gain, bertaratutakoek gailua erabiltzeko era guztietako laguntza jasoko dute aretoan. Bide telematikorako akreditatuek telefono-zenbakiekin ere laguntza izango dute, gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko.
Euskalduna Jauregira bertaratuko diren konpromisarioek Klubak posta elektronikoz bidalitako Bertaratze Txartel Elektronikoarekin egin beharko dute. Txartel hori Bazkideen Txokoan ere deskargatu ahal izango dute, baita San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan eskuratu ere. Txartel horrek Jauregira sartzeko QR kodea izango du, eta inprimatuta edo telefono mugikorrean zuzenean erakutsi ahal izango da. Gainera, esparrura sartzeko, identifikazio-agiri hauetako bat aurkeztu beharko da: NAN-a, pasaportea, gidabaimena edo Bazkidearen akreditazio elektronikoa.
GAI-ZERRENDA
- Lehenengoa: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bigarrena: Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Laugarrena: Estatutuetako 23.3 artikuluaren arabera Konpromisarioen Batzarrerako deia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bosgarrena: Galde-eskeak.
