Maroan Sannadiren mediku-txostena

Maroan Sannadiren mediku-txostena

Aurrelariari datorren asteko astelehenean egingo zaio ebakuntza

Maroan Sannadi jokalariak eskuin belaunean mina zuela hasi zuen denboraldia, batez ere bilakaera luzeko meniskoko-afekzio baten ondorioz. Azken hiru hilabeteetan tratamendu kontserbadorea izan du, eta, horri esker, jokatzeko prest egon da jokatutako partida guztietan.

Une honetan, belaunaren egoerak okerrera egin du, eta proba osagarriak eta kontsultak egin ondoren, jokalariari ebakuntza kirurgikoa egitea erabaki da, datorren astelehenean, azaroaren 3an, IMQ-ren laguntzarekin.