San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club-Real Oviedo (12. J - LaLiga 2025/26)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club-Real Oviedo (12. J - LaLiga 2025/26)

Igande honetan, 14:00etan, 2025/26 LaLigako hamabigarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Real Oviedo taldearen aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan LaLiga 2025/26 denboraldiaren hambigarren jardunaldian. Jarraian, Katedralera bertaratuko diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:


ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 12:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.


SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN

Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.

Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala).

Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)

Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).

 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Azaroak 9, igandea: 10:30etik 14:00etara.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 19:00etara, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 


OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera larunbat honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:00etatik 18:00era, afari zerbitzuarekin, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.

La Campa de los Ingleses tabernak  eta San Mames Jatetxeak ez ditu bere ateak irekiko.

 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Azaroaren 9an, igandean, museoa eta estadioko tourra itxita egongo dira.

Erreserbatu hemen