"Biharkoa inflexio-puntua izatea nahi dugu"

"Biharkoa inflexio-puntua izatea nahi dugu"

Ernesto Valverdek uste du bihar Oviedoren aurkako neurketan "garaipena eskuratzea lehentasuna" dela

LaLigako 12. jardunaldiaren aurreko prentsaurrekoan, teknikariak ezin izan du ukatu taldeak azken emaitzak alde batera uzteko duen gogoa. Horrenbestez, Valverdek uste du biharko partidak aldaketarako abiapuntua izan behar duela: "Bihar inflexio-puntua izatea nahi dugu, bolada negatibo hau eten eta hiru puntu batu ahal izateko".

Aurrean puntuen premia duen beste aurkari bat izango du, Real Oviedo igo berria, San Mamesera bere azken bisitatik 25 urtera itzuliko dena. Honako hau da talde zuri-gorriaren teknikariaren iritzia talde asturiarraren inguruan: "Neurketa pare bat daramatzate galdu gabe. Berdinketa lortu zuten Gironan eta baita CA Osasunaren aurka ere. Partidaren pisua eraman nahi duen talde bat ikusten dut, ez dut uste atzean jokalariak pilatzen dituenik eta nortasun handiko jokalariak dituzte. Erasoan kontuz ibili beharko dugun jokalariak dituzte. Adi egon beharko dugu eta kontuz ibili San Mames bisitatzeko izan dezaketen bultzadarengatik. Datorrena datorrela, guretzat lehentasuna da garaipena eskuratzea".

Taldeak lortutako azken emaitzen inguruan galdetuta, Valverdek ez du ezkutatu dinamika aldatzeko duen nahia: "Ligako azken bi partidak galdu ditugu eta, zentzu horretan, hiru puntuak lortzeko beharra dugu. Biharko hitzordua oso garrantzitsua da. Egoerari aurre egin behar diogu. Ez dugu jarraitu nahi penalizatzen gaituen emaitza negatiboen bolada honetan".