
FC Barcelona-Athletic Club partidarako sarrerak
FC Barcelona-Athletic Club partidarako sarrerak
Azaroaren 22 (larunbata) egunean zehazteke dagoen zelaian jokatuko den partidarko sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-ematea zabalik
Azaroaren 22an, larunbata, 16:15ean jokatuko den Ligako 13. jardunaldiko partidarako, FC Barcelonak ez du sarrera kopurua baieztatuko azaroaren 13ra arte. Sarreren prezioa 30 €-koa da.
Neurketa horretarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean. Izena emateko epea: azaroaren 12 (asteazkena) egunean hasi eta azaroaren 14 (ostirala) egunean bukatu, 10:00-ak arte.
Izen-emate kopuruak eskuragarri dauden sarren kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo litzateke honako egun honetan: azaroaren 14 (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta zozketa egin ondoren, sarituak izan diren edo ez. .
Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.
*Segurtasun arrazoiengatik, taldeko izen emateetan Bazkideen Txokoan daukaten telefono zenbakia erabiliko da. Talde batera gehitutako bazkideek euren Bazkideen Txokoan, pertsonalean, baieztatu beharko dute izen ematea. Mezu elektroniko bat jasoko dute jakinarazpenarekin.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Sarreren bidalketa ez da hasiko erosketa-epea amaitu arte kolektibo guztientzat (ez bakarrik bazkideentzat).
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta haren txartela lehiatilan aurkeztu beharko dute sarrera horiek jasotzeko).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


