
Bartzelonarako sarrerak: sarituak zehaztu gabe
Bartzelonarako sarrerak: sarituak zehaztu gabe
Kluba Bartzelonan jokatuko den partidarako sarrera kopuruaren zain jarraitzen du
Bartzelonan jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 428 zenbakia izan da saritua. Oraindik FC Barcelona – Athletic Club partidarako zenbat sarrera izango ditugun oraindik ez dakigunez, ezin dugu zehaztu zeintzuk diren bazkide irabazleak. Athletic Clubek informazioa duenean betiko bideen bitartez jakinaraziko die apuntatutako bazkide guztiei.
Ordaintzeko epea irabazleak komunikatu ostean hasiko da. Ez da, azaroak 17, astelehena, baino lehenago izango.
Sarreren prezioa 30 €-koa da.
468 bazkidek eman dute izena partida honetarako.
Club Athletic saridunak
Behin sarrerak eskatzeko epea amaituta, jarraitzaile baliodunek 114 sarrera eskatu dituzte. Zozketa egin dugu eta 56 zenbakia izan da saritua.
Oraindik FC Barcelona – Athletic Club partidarako zenbat sarrera izango ditugun oraindik ez dakigunez, ezin dugu zehaztu zeintzuk diren kide irabazleak. Athletic Clubek informazioa duenean betiko bideen bitartez jakinaraziko die apuntatutako kide guztiei.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


