
Lekue: "Partida solte baten moduan ikusten dugu larunbatekoa, estatistikak alde batera utzita"
Lekue: "Partida solte baten moduan ikusten dugu larunbatekoa, estatistikak alde batera utzita"
Deustuko jokalariak FC Barcelonaren aurkako neurketaren atarian hitz egin du hedabideen aurrean
Iñigo Lekuek prentsaurrean aztertu ditu larunbat honetan Camp Noun jokatuko den FC Bartzelonaren aurkako neurketaren gakoak, taldearen egoera eta bere momentu pertsonala.
Bilbotarrak partidaren zailtasuna azpimarratuz hasi du agerraldia: “Partida oso zaila da. Haiek Europako eta mundu mailako jokalari onenak dituzte, eta azkenaldian ez zaigu ondo joan bertan. Lamine partidak erabakitzeko gai den jokalari horietako bat da; saiatuko gara larunbatean ez daitela hori gertatu”.
Defentsak zale zuri-gorriek taldea lagundu ezingo dutela ere deitoratu du: “Garen klub mota izanda, normalean gurekin bidaiatzen duten bazkide asko senideak eta lagunak dira. Pena da oraingoan haien babesa eduki ezin izatea”.
Emaitzen dinamikari dagokionez, Lekue lasai agertu da:“Aldagelatik kanpo gehien komentatzen dena bolada txarrak izaten dira, baina guk ez diogu horri begiratzen. Partida bakoitzean jartzen dugu arreta, partida solte baten moduan, estatistiketatik kanpo”.
Jokalari zuri-gorriak egutegiaren exijentzia ere aipatu du: “Hiru egunero jokatzeak desgaste fisiko eta mental handia dakar. Aurten, gainera, jauzi bat eman dugu Europako lehiaketan eta nabaritu egiten da: partidak eta aurkariak hobeak dira eta exijentzia handiagoa da”.
Aurreko denboraldiko sendotasuna berreskuratzeko gakoei buruz galdetuta,dinamika positibo hori aurkitzearen zailtasunaz aritu da Lekue: “Partida batzuetan aurreko denboraldiko sentsazio eta joko-estiloa errepikatu dira. Iaz txanpona alda erortzen zitzaigun; aurten, askotan, ez. Zailtasunak izaten ari gara partidak irabazten laguntzen dizun dinamika positibo horretan sartzea"
Alderdi pertsonalean, bilbotarrak adierazi du guztiz osatuta dagoela: “Ez dira lesio larriak izan, baina eragin egin didate, jarraikortasuna ez dudalako izan. Orain ondo sentitzen naiz eta ehuneko ehunean nago”..
Erlazionatutako jokalariak

Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


