
Levante UD-Athletic Club partidarako sarrerak
Levante UD-Athletic Club partidarako sarrerak
Azaroaren 29 (larunbata) egunean Ciutat de València zelaian jokatuko den partidarko sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-ematea zabalik
Levante UD taldeak baieztatu duenez, athleticzaleek 575 sarrera izango dituzte azaroaren 29an, larunbatean, 18:30ean jokatuko den LaLigako 14. jardunaldiko partidarako. Horietatik, Athletic Clubek 29 gordeko ditu bere konpromisoetarako. Prezioa 30 €-koa da.
Neurketa horretarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean. Izena emateko epea: azaroaren 19 (asteazkena) egunean hasi eta azaroaren 21 (ostirala) egunean bukatu, 10:00-ak arte.
Izen-emate kopuruak eskuragarri dauden sarren kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo litzateke honako egun honetan: azaroaren 21 (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta zozketa egin ondoren, sarituak izan diren edo ez. .
Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.
*Segurtasun arrazoiengatik, taldeko izen emateetan Bazkideen Txokoan daukaten telefono zenbakia erabiliko da. Talde batera gehitutako bazkideek euren Bazkideen Txokoan, pertsonalean, baieztatu beharko dute izen ematea. Mezu elektroniko bat jasoko dute jakinarazpenarekin.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Sarreren bidalketa ez da hasiko erosketa-epea amaitu arte kolektibo guztientzat (ez bakarrik bazkideentzat).
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta haren txartela lehiatilan aurkeztu beharko dute sarrera horiek jasotzeko).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club


