Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga, Espainiako selekzioaren zerrendan

Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga, Espainiako selekzioaren zerrendan

Sonia Bermudez hautatzaileak bi atezainak deitu ditu Nations Leagueko finala jokatzeko Alemaniaren aurka

Adriana Nanclares Sonia Bermudezek eta Iraia Iturregi entrenatzaile ohi eta mito zuri-gorriak.zuzentzen duten Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu da berriro.

Gainera Eunate Astralaga, SD Eibarren utzitako jokalaria, ere taldearen parte izango da.

Horrela, bi atezainak Nations Leagueko finalean izango dira, Alemaniaren aurka. Azaroaren 28an, ostiralean, jokatuko dute etxetik kanpo joanekoa, 20:30ean hasita eta itzulikoa, berriz, abenduaren 2an, asteartean, izango da 18:30etik aurrera, Metropolitanon.