
Hitzordu bikoitza NFL-ekin San Mamesen!
Hitzordu bikoitza NFL-ekin San Mamesen!
Katedraleko Ipar Aretoak bigarren ikustaldi bat izango du azaroaren 27an: iragarritako lehen partidari Kansas City Chiefs – Dallas Cowboys-en artekoa gehituko zaio, 22:30ean, doako sarrerarekin baina aurretiazko erreserbarekin
Bilbo prest dago San Mamesen inoiz ikusi ez den NFL arratsalde-gau apart baterako. Datorren ostegunean, azaroaren 27an, San Mamesen NFL Watch Party izugarria ospatuko da 18:00etatik aurrera: pintxoak, opariak, barre algarak eta sorpresak, guztiak Julen Axpe esatari eta umoristak eta Javi Gomez NFLko narratzaileak (100yardas eta Mediaset) gidatuta.
Arratsaldea 19:00etan hasiko da jada iragarritako partidarekin. Eta oraindik gehiago dago: 22:30ean emozioa bikoiztuko da Kansas City Chiefs eta Dallas Cowboys arteko partidarekin.
Eman izena zure tokia ziurtatzeko
Osteguneko festak sortu duen interes handia dela eta, aurretik izena doan ematen dutenek sarrera ziurtatuko dute, edukiera bete arte. Hala ere, izen-emateak 18:00etatik 19:00etara bermatzen du sarrera soilik
Ordutik aurrera, lehentasuna desagertzen da eta, edukiera bete ez bada, atean daudenek sartzeko aukera izango dute (edukiera bete arte).
DOAKO IZEN-EMATEA
Gogoratu sartzeko San Mameseko E sarrera erabiliko dela, Ipar aldeko harmailan.
