
"Partida hau irabaztea oso garrantzitsua zen guretzat"
"Partida hau irabaztea oso garrantzitsua zen guretzat"
Valverdek pozik hartu ditu Athleticek Levanteren aurka lortutako hiru puntuak, eta bere ustez "positiboak izan ez diren emaitza batzuen ondoren egoera hobetzeko" balio dute
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da komunikabideen aurrean lehoiek Levante UD taldearen aurka 0-2 irabazi ostean: "Guretzat partida hau oso garrantzitsua zen zentzu askotan, baita ikuspuntu animikotik ere, eta batez ere, positiboak izan ez diren emaitza batzuen ondoren egoera hobetzeko balio du. Orain aste zaila eta oso polita dugu San Mamesera datozen aurkariengatik. Banan-banan joan behar dugu garaipenaren bila".
Hasieratik ondo aritu direla onartu du Valverdek: "Domeinua emaitzan islatu behar da, bestela partida luzea izan daiteke. Bagenekien bigarren zatian alda zitekeela. Atsedenaldian hiru jokalari berri zelairatu dituzte eta ondo atera dira. Aldagelatik bueltan, bere bultzada eutsi eta aukera oso argiren bat ere izan dugu. Gure lehen erasoa gola izan da. Gero, beste batzuk ere izan ditugu, eta bigarrena egiteko beharra ikusten nuen. Arriskua sortu digute estrategia-jokaldietan. 0-2koak apur bat lasaitu gaitu, asko geratzen zela jakinda ere. Ongi lehiatu gara, Pragan bezala, bidaltzen zizkiguten baloi luzeen aurrean, eta gora irits gintezkeen".
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club


