Petrergo Peña Zuri-Gorriaren 50. urteurrena

Petrergo Peña Zuri-Gorriaren 50. urteurrena

Alacanteko herriak ederto ospatu du Athleticeko peñaren mende erdiko jarduera

1975ean ofizialki sortua, Petrergo peñak urte batzuk lehenagotik zuen jarduera, ia 60ko hamarkadaren amaieratik. Edo, gutxienez, lagun talde bat zegoen, inguruko eta ondoko Eldako zaleak, Bilbora San Mamesen Athletic ikustera joateko antolatzen zirenak. Ez ezergatik, Alacant barnealdea da, zalantzarik gabe, gure peñen jardueraren puntu beroetako bat Bilbotik urrun. Gainera, Zuri-Gorria Petrergo peña zaharrena da, eta probintziako futbol peñarik zaharrenetakoa.

Lehenengo bilerak Jimenez tabernan izan ziren, eta lehengo egoitza Kale Nagusiko lokalean. Gero, Guirney jatetxea eta Los Pinos kaleko etxabea bisitatu zituen. Han bizi izan zen Peñen Kongresua 1984ko urte ahaztezinean. Peñak oldar eta joan-etorriak gainditu ditu; 2007an norabide eta zuzendaritza aldaketa izan zen eta Paco Blanco presidentea buru dela berrogeita hamargarren urteurrena betetzera iritsi den arte. Ibilbide finkoa izateari esker, Eldako Bide Zaharraren egoitza alokatzeko proiektua jarraitu ahal izan dute, pandemia betean estreinatu zena eta museo txiki zuri-gorria bihurtu dena. 70 bazkide baino gehiagorekin, adin nagusikoen eta adingabeen artean, bizitza sozial eta familiar askorekin, mahaia eta mahai-zapia partekatzen edo telebista aurrean Athleticen partidak ikusten.

50 urte Athleticen estiloa jarraituz, aitona-amonen lekukoa gurasoei eta gurasoena seme-alabei emanez. Athletic Clubeko ordezkari gisa joan ziren Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Petrelen izan dira asteburu honetan zehar.