Abenduak 3: Euskarak behar gaitu

Abenduak 3: Euskarak behar gaitu

Athletic Clubek bat egiten du Euskararen Nazioarte Egunarekin eta Real Madrid-en aurkako partidan pankarta berezia erakutsiko du

Urtero legez, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna iritsi eta Athletic Clubek berarekin bat egin du eta la Ligaren baitan Real Madrid taldearen kontra, 19:00etan San Mamesen, jokatu beharreko partidaren aurretik gizonezkoen lehen taldeko jokalariek «Euskarak behar gaitu» dioen pankarta erakutsiko dute.

Horrekin batera, Klubak bideo berezi bat prestatu du Ane Campos, Eider Arana, Maroan Sannadi, Olatz Santana eta Unai Egiluz lehen taldeetako jokalariek euskarak euren baitan duen garrantziaz hausnartu eta gure hizkuntzaren etorkizunaz arituko dira «ama-hizkuntza, aniztasuna, kultura, nortasuna eta transmisioa» bezalako balioak aintzat hartuta.