"Suspertzeko gogoak ditugu"

"Suspertzeko gogoak ditugu"

Valverdek, Atletico de Madrid taldearen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, “indarberritze azkarra erakustearen” garrantzia azpimarratu du

Real Madrilen aurka San Mamesen galdu eta egun gutxira, Athleticek erreakzioa lortu nahi du etxean Atletico de Madrid taldearen aurka. Ernesto Valverdek ohartarazi du ez dagoela denborarik kexatzeko: “Indarberritze azkarra erakutsi behar da, bihar partida garrantzitsua dugu eta suspertzeko gogoak ditugu. Aurrean ditugun aurkariak indartsuak dira, baina errealitate horri aurre egin behar diogu, eta bihar berriro saiatuko gara”. 

Teknikari zuri-gorriak badaki taldeak ez duela bere unerik onena bizi, baina konfiantza osoa du bere jokalariengan: “Nahiko ezaguterrazak gara partida bakoitzean. Batzuetan aurkariak irabazi egiten dizu, baina, nolanahi ere, gure ideia beti da indartsu mantentzea, lehiakorrak izatea eta normalean egiten duguna egitea. Asteazkeneko partidaren aurretik indartzen ari ginen, eta, beraz, horretara itzuli behar dugu”. 

Aurkariari dagokionez, Valverdek zera azpimarratu du: “Atletico de Madrid taldeak oso pentsamolde lehiakorra du. Urteak daramatzate Txapeldunen Ligan eta edozein titulu irabazteko aukera duen taldea da. Partida polita izango da, eta guk gure onena eman behar dugu”.