Deskargatu Athletic Club – Levante UD partidaren buletina (13. J Liga F 2025-26)
Emakumezkoena |
Deskargatu Athletic Club – Levante UD partidaren buletina (13. J Liga F 2025-26)
Deskargatu Athletic Club – Levante UD partidaren buletina (13. J Liga F 2025-26)
Etxeko neurketen ohiko argitalpena eskuragarri, aurretiko eduki guztiekin
Lehoiek selekzioen geldialditik itzuli ostean Lezaman jokatuko dute Liga F-ko historian gehien errepikatu den partida, Athletic Club eta Levante UD taldeen artekoa, hain zuzen ere. Talde zuri-gorriak, bolada bikainean murgilduta dagoena, ez du porrotik jaso azken bost jardunaldietan, garaipena birritan lortu duelarik eta hirutan puntu bat eskuratu duelarik. Ia hiru astez etxera itzuli gabe egon ondoren, denboraldiko hirugarren garaipena lortzen saiatuko dira Javi Lergaren neskak. Emaitza horrek taldea sendotu eta are konfiantza handiagoz beteko luke.