Elene Gurtubayk Athletic Clubekin debuta egin du

Elene Gurtubayk Athletic Clubekin debuta egin du

Deustuko jokalariak Athletic Clubek Levante UD taldeari irabazi zion Liga F-ko 13. jardunaldian bere lehen minutuak jokatzeko abagunea izan zuen

Elene Gurtubayk lehoiek Levante UD taldearen aurka lortutako garaipenean debut ofiziala egin zuen Athletic Clubekin. 18 urteko jokalari gaztea hasierako hamaikakoan zelairatu zen eta Clara Pinedok ordezkatu zuen amaierarako ordu erdi baino gutxixeago falta zenean.

33. zenbakia bizkarrean duela, erdilari bizkaitarra Athletic Clubeko kamisetarekin historian zehar debuta egin duen 129. lehoia da.

Gurtubay Bizkerre FT taldearen harrobi oparotik 2024/25 denboraldian iritsi zen talde zuri-gorrira.