
Gozatu Athletic-PSG (Youth League, 6. J) partidaz
Gozatu Athletic-PSG (Youth League, 6. J) partidaz
Jarraitu partida streaming bidez zure webgune ofizialean edo Athletic Play atalean zure kontu digitala baliatuta
Athletic Clubek UEFA Youth Leagueko seigarren jardunaldia jokatuko du asteazken honetan, 13:00etatik aurrera, Lezamako instalazioetan, PSG taldearen aurka.
Hartu zure doako sarrera (bazkidea, Club Athletic edo Gazte Abonoa bazara) edo erosi Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez.
ATHLETIC-PSG (YOUTH LEAGUE) SARRERAK
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Athletic Cluben webgune ofizialean eta Club Athleticeko arlo pribatuko Athletic Play atalean.
Huraz gozatzeko, saioa hasi beharko da Klubaren kontu digitalarekin, Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzaleen profiletarako erabiltzen den kontu berarekin, erabiltzailea (NAN-a edo Bazkide kodea) eta pasahitza (gutxienez zortzi karakterekoa) sartuz.
Oraindik kontu digitalik ez dutenek doan sor dezakete Athleticzale txartela esteka honetan. Kontua sortu ondoren, partidaa ikusteko logeatu besterik ez duzu egin beharko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Paris St-Germain



