
Kluba |
Lezamako instalazioetan ureztatzeko ura berrerabiltzeko sistema gauzatzeko lizitazioa
Lezamako instalazioetan ureztatzeko ura berrerabiltzeko sistema gauzatzeko lizitazioa
Eskaintzak 2026eko urtarrilaren 13ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira
Athletic Clubek abian jarri du Lezamako instalazioetan ureztatzeko ura berrerabiltzeko sistema esleitzeko prozesua.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete, kontratu-agiria eta baldintza partikularrak eskatzeko.
Proposamenak 2026eko urtarrilaren 13ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
