"Aurrerapausoa eman nahi dugu"
Ernesto Valverdek Vigon bertsio bikaina erakutsi ahal izatea espero du, Celta zail bati irabazi eta Athletic Cluben une ona luzatzeko
"Sentsazio onak ditugu azken partidekin. Ea igande honetan Celtaren aurkako neurketa irabazita bolada luza dezakegun. Talde bikaina dira. Lau partida garrantzitsu datozkigu lehen itzulia ondo bukatzeko eta Kopa nahi dugun bezala hasteko". Ernesto Valverdek Ligako bigarren garaipena jarraian lortzeko asmo argiarekin egingo dio aurre Balaidosen jokatuko den neurketari, Athleticek azken norgehiagoketan ondo jardun ostean. Bi neurketa, Atleticoren eta PSGren aurka, lehoiei gorantza joateko baliogarriak izan daitekenak: "Taldea beti dago ondo animikoki, baina egia da azken sentsazioek konfiantza handiagoa izaten eta arintasun handiagoarekin jokatzen lagundu behar digutela. Partida zaila izango da eta aurrerapausoa eman nahi dugu".
Claudio Giraldez buru duen taldea Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka lortutako garaipenaren ostean dator. Talde galiziarra aurkari lehiakorra da beti: "LaLigan berdintasun handia dago. Astero hiru puntuak oso garrantzitsuak dira. Celta talde handia dela uste dugu, bere baliabideengatik beti arazoak sortzen dizkiguna".
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Athletic Club



